Ingurune natural batean

Bilbotik 5 minututara

2016an Montessori Gran Bilbao-k irakasle, hezkuntzako aditu, eskola eta ikastetxeei formazioak eskainiz ekin zion bide honi. Aurrera pauso bat emateko momentua iritsi da, Euskal Herriko gizartearen beharrizanetara egokituz barneratutako esperientzia guztia martxan jartzeko.

Montessori Gran Bilbao eskolak 2018ko irailean ireki zituen bere ateak eraikin zabal, argitsu eta funtzional batean. Ingurune naturalean, hirigunetik kanpo eta Bilboko erdigunetik 5 minututara soilik.

Identitate ikurrak

1.

Esperimentatu eta sentitu

Jakin badakigu umeek haien ingurunea zentzumenen bidez antzematen dutela. Lehenengo urteetan esperimentazio sentsorialak aurrera egin ahala adimena garatzen doa. Eskola honek haurrek manipulazio askearekin mundua ezagutzea ahalbidetzen du.

2.

Umeak dira beraien ikaskuntzako protagonistak

Beraiek dira ikaskuntzako protagonistak. Montessori Gran Bilbao-n ez dago zigorrik ezta saririk, ikaskuntza prozesua helburuetatik haratago doa. Ikasteko motibazioa beraien interesa pizten duten gauzetan oinarritzean datza.

3.

Barne erritmoa

Ume bakoitzari egokitutako hezkuntza eskaintzen dugu beraien trebetasunak jorratuz.

4.

Akatsaren kontrola

Erabiltzen ditugun material didaktikoak haurrek era autonomo batean ikasteko sortuak izan dira. Akatsa ez da zigortzen. Akatsaren auto-zuzenketa da akatsaren kontrola lantzeko prozesuaren zati garrantzitsuena eta Montessori Metodoaren ezaugarri nagusietako bat.

5.

Taldekatze bertikala

Familia edo komunitatea osatzen duten pertsonen adina ez da berbera. Eskola barnean ere berdina gertatzen da. Elkarrengandik ikas dezakete? Bai, noski! Ingurune aproposa eskainiz gero, beraien artean ezagutzak finkatzeko erraztasun handiagoa izango dute eta.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies