Dirección/Address/Helbidea
Artxandamendi Bidea, 1, 48007
Bilbao, Bizkaia
Horarios/Schedule/Ordutegia
Lunes a viernes: 8:30-16:30 Monday-Friday: 8:30-16:30 Astelehena-Ostirala: 8:30-16:30
Contacto/Contact/Kontaktua
Email: hola@montessorigranbilbao.com
Telf: 944 13 63 02

ESKOLA

Bilboko Artxanda mendian, ingurune naturalean eta hirigunetik hurbil aurkitzen den eskola argitsua honek, hiru espazio handi barne hartzen ditu, baikoitzak bere kanporako irteera zuzenarekin.

Maria Montessorik haurren inguruko behaketetan oinarrituta sortu zuen método pedagogikoa du ardatz eskola honek. Modu honetan baldintza bereziak edo giro prestatua sortzea da helburu, haur guztien egoera ebolutibo desberdinetako “periodo sensible” deituriko agerraldiei erantzun egokia eman ahal izateko.

1 eta 12 urte bitarteko haurren hazkuntza eta gidaritza ulertzeko beste modu batzuez ere hornitzen da eskola. Gure lan egiteko modua Hezkuntza Sortzailearen (Arno Stern), Hezkuntza Librearen eta Eskola Aktiboaren (Rebecca & Mauricio Wild) eta Mugimendu Askearen (Emmi Pikler) printzipioak bateratzen saiatzen da.

Eredu elebidunari jarraituz (English/Euskera), hiriaren aniztasuna jaso eta ikuspegi globalagoa sustatu nahi du eskolak.

 

Ikastetxeko bideoa

Esta web usa cookies para mejorar tu experiencia. Asumiremos que aceptas la política si sigues usando este sitio.