Dirección/Address/Helbidea
Artxandamendi Bidea, 1, 48007
Bilbao, Bizkaia
Horarios/Schedule/Ordutegia
Lunes a viernes: 8:30-16:30 Monday-Friday: 8:30-16:30 Astelehena-Ostirala: 8:30-16:30
Contacto/Contact/Kontaktua
Email: hola@montessorigranbilbao.com
Telf: 944 13 63 02

MONTESSORI

Montessorik bere metodoan haurrenganako akonpainamendua nolakoa izan beharko litzatekeen definitu zuen, hots, bidelagunak haurrari modu dinamikoan eta bat batekotasunean honek behar duenari erantzuna eman behar dela.

Prestatutako giroan, leku seguru eta familiarrean, haurra gero eta modu autonomoagoan esploratzen hasten da, eta, pixkanaka, mugimendu askearen bidez, bere beharrei erantzuten die jolasaren ikerketaren bidez, bere lanaren bidez. Guztia hau posible egingo du beti ere helduaren errespetuzko begiradapean badago.

Montessori giroan, helduaren rola haurren beharrei erantzutea da, behar diren aldaketak eginez eta umeari bere ingurunea hobeto ezagutzeko zentzumenen bidez parte hartzeko aukera emanaz.

Montessori espazio batek askatasuna, egitura eta ordena, errealitatea eta izaera, eta haurren eta helduen artean kalitatezko harremanak biltzen ditu. Horrek gainerako guztia gertatzea ahalbidetzen du, izan ere, asistentziari esker errespetuzko harremanak sortzen hasiko dira eta taldearen barruan gizabanako guztien ekarpenak deskubritzeko aukerak egongo dira.

‘Gidak ‘haurraren garapen prozesuko etapa desberdinei jarraipena eta akonpainamendua egiten die eta aurrerago etorri ahal diren gertakariak aurreikusi, eskuhartzen bat planifikatzeko. Familiekin komunikazio zuzena dago, egunerokoa, egia bada ere, elkarrizketa hauetan ez dela egunero gertatzen denaz hitz egiten, ez lana aztertzen eta ezta epaitzen, denborak errespetatzen baitira eta bide hau guztiz errespetatu.

Esta web usa cookies para mejorar tu experiencia. Asumiremos que aceptas la política si sigues usando este sitio.