Montessori Giroa

Gela da Montessori Metodoa osatzen duten hiru elementuak batzen diren lekua: umeak, irakasleak eta material pedagogikoak.

Umeak askatasun osoz mugitzen dira beraien denbora autonomoki non eta nola igaro erabakiz. Banaka edo taldean lan egiteko aukera dute beti ere aurrez jarritako eta onartutako arauak errespetatuz.

Irakasleek lan zikloak antolatu eta behaketak egiten dituzte. Heziketa mota honetan irakasleen lana umeak estimulatu eta oztopoak identifikatzea da, horrela umeek beraien kabuz lortuko dute lan egitea. Material pedagogikoek ondo definitutako helburua dute: haurrentzako gaitasun garapen sekuentziala erraztea alegia.

Arlo nagusiak

Bizitza praktikoa

Egunerokotasunean egiten ditugun jarduerek praktika eta antolaketa behar dute. Haurrak bere lehenengo lana bere kabuz burutzea da arlo honen abiapuntua.

Sentsoriala

Hezkuntza sentsorialak zentzumenak esnatzen ditu. Ukitzeak, manipulatzeak eta sailkatzeak mundua interpretatzea eta baloratzea ahalbidetzen die.

Hizkuntza

Bizitza sozialaren oinarria dugu. Informatzen, adierazten eta komunikatzen ikasiko dute idazketa eta irakurmenaren bitartez.

Matematikak

Gure garunaren alderdi matematikoa antolatzeko eta garatzeko ikurren beharra dugu. Montessori giroan zenbakien bitartez munduaren ulermena bultzatzen dugu.

Garapen psikomotorra

Mugimendua askea errazten du eta adimenaren arteko lotura. Umeek, beraien burua eta mundua ezagutzeko erabiltzen dute. Montessori giroak mugimendu askea errazten dute.

Musika, artea, zoologia, botanika, geografia …

Beti presente. Sormenerako aukera, naturak eskaintzen digun guztia baloratuz eta mundua moldatuz.

Grazia eta kortesia

Gizarte arauak oso garrantzitsuak dira, hauek baitira  lasaitasuna, bizikidetza eta jarrerazko jarraibideak erraztuko dituztenak. Agurtu, aurkeztu, txandak errespetatu, hartu emanak, etab.  Montessori giroan aurki ditzakegu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies